Arantzazuko Andre Mariaren Basilikako lanak hasi zirenetik 70 urte igaro direnean, ERAKUSKETA hau sortu da arkitektura lanaren balioa azpimarratzeko, Gipuzkoako XX. mendeko multzo artistiko ziurrenik adierazgarrienaren motorra den aldetik.
Bisitariek EHAEOren Gipuzkoako Ordezkaritzaren artxiboan dagoen proiektuaren kopia ikusteko aukera izango dute. Bertan, 1952ko ekainaren 25ean Madrilgo Arkitektoen Elkargoan eta EHAEOren Gipuzkoako Ordezkaritzan onartutako egikaritze proiektua dago.
Memorian bertan aipatzen den moduan, dokumentu horrek 1950ean lehiaketara aurkeztu zen aurreproiektua garatzen du, hots, Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oíza arkitektoek irabazi zuten lehiaketara aurkeztutakoa.
Erakusketa honen bidez, aipatutako dokumentutik abiatuta baina hartara mugatu gabe, Arantzazuko Basilika Berriko obraren ikuspegi berri bat eman nahi da, testuinguru historiko oso zehatz batean kokatuta.
Antolatzailea: EHAEO Gipuzkoa
Babesleak: Elizbarrutiaren Museoa, Kursaal, Gipuzkoako Foru Aldundia.