Hiria pentsatzea erakusketa eta partaidetza proiektu bat da, eta hirien eraldaketa eta etorkizuna ingurumen-jasangarritasunaren eta hirigintza sozialaren gakoetan pentsatzera gonbidatzen du.
Hiri bizigarrienen, erresilienteenen eta ez hain arrotzen eraikuntzan eragile aktibo izateko deia egiten zaie herritarrei. Bizi garen espazioa berriz pentsatzeko abiapuntua da, espazio horiek eraldatzeko tresna eta arkitekturari, hirigintzari, ongizateari eta ekologiari buruzko ikuspegi kolaboratibo eta plurala.
Hiriak ekosistema konplexuak dira, eta herritar guztiak integratu behar dituzte beren gizarte, hirigintza, ekonomia, kultura, politika eta lan dimentsioetan, beren aniztasuna eta bizi-zikloa kontuan hartuta.
Horretarako, herritarrek parte hartzeko dinamikak diseinatu ditugu hiriko hainbat erakunde, talde eta elkarterekin, gure hirietako egungo eta etorkizuneko erronkei elkarrekin erantzuteko.
Hiria pentsatzea XXI. mendeko hiria eraldatzeko gogoeta, irrika, erronka eta proposamen horietatik igarotzea da.
Antolatzailea: Museum Cemento Rezola eta K6 Gestión Cultural
Laguntzaileak: Atzegi, Iza I Matia Fundazioa, elkartu, urbanbat, Club Del Jubilado Gure Kabia, Amassorrain ikastola, Axular Lizeoa, Altza SJC - Altza Herri Ikastetxea, Colegio público Zuhaizti
Babesleak: Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia