Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

'Arantzazu 70 urte' erakusketa irekitzeko mahai-ingurua

Arantzazuko Basilika Berriaren eraikuntzari eta testuinguru historikoari eta artistikoari buruzko mahai ingurua, hainbat ikuspegitatik: pertsonalak, artistikoak, kudeaketakoak eta soziologikoak.

Hizlariak

María Luisa Sáenz Guerra. Arkitektoa da, Sáenz de Oíza arkitektoaren alaba. Hirigintzan, proiektuetan eta obren zuzendaritzan espezializatua, obra berrian nahiz birgaitze proiektuetan. Jorge Oteiza Fundazio Museoaren patroia 2000z geroztik. Hainbat arlo jorratzen ditu: hirigintza eta paisaia, arkitektura ekologikoko proiektuak, interiorismoa eta diseinua, erakusketen muntaia, altzariak etab. Arkitekturaren berri ematen du proiektuen irakasle gisa, hitzaldietan edo konferentzietan. Sáenz de Oíza. Artes y oficios erakusketaren komisario izan zen 2020an, ICO Museoan.

Enrique Arenas Laorga. Arkitektoa da (ETSAM, 2002) eta cum laude doktorea (UPM, 2016). Tesia: LUIS LAORGA; ARQUITECTO. Marrazketa, formen analisi, proiektu eta bionikako irakaslea izan da. Eskolak, hitzaldiak eta tailerrak eman izan ditu hainbat unibertsitatetan eta erakundetan. Halaber, nazioarteko erakusketetan eta argitalpenetan aurkeztu ditu bere lanak eta ikerketak. Arenas Basabe Palacios Arquitectos enpresaren fundatzailea eta bertako bazkide da.

Joaquín Lizasoain Urcola. Arkitektoa da (Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa), eta Arkitekturan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Jorge Oteizaren hormaren kontzeptuari buruzko ikerketa batekin. Bere lanengatik, Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAM) Arkitektoen Lanagatiko Saria (2003-2004) eta Madrilgo Udalaren Ekimen Pribatuko Errehabilitazioko Lehen Saria (2003) jaso zituen. ZARCH edo Constelaciones y Museos.es aldizkari zientifikoetan kolaboratu du, besteak beste. Gaur egun, Proiektu Arkitektonikoen Arloko irakaslea da Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan.

José Ignacio Larrea. Arantzazuko basilikako zaindaria Ikasketak: Filosofia eta Teologia. Lanpostuak eta Karguak: Lehen lanpostua: Hezitzaile eta irakaslea Arantzazuko apaiztegian: 1969. urtea La Aguilera 1973 Anaidiko ekonomoa. Santo Toribio de Liébana (Potes 1974 Karguak: zaindaria (1976 – 1985) Bikarioa (1985 – 1988) . Pastoral lana: Santo Toribioko Lignum Cruciseko santutegiaren arduraduna eta parrokoa. 1978. urteko eta 1981. urteko Urte Sainduen antolaketaren arduraduna. Gasteizko Anaidi berria: anaidi berriko zaindaria (Arantzazuko santutegia: Karguak: anaidiko zaindaria (1991 – 2000 eta 2017-2021) Bikarioa (2000-2017). Frantziskotarrek 500 urte bete dituztenez Arantzazun, 5. mendeurrenaren ospakizunaren antolaketaren arduraduna 2001-2002. Bere arduraldian egindako obrak: Penitentzia kapera eraikitzea, Basilikari atxikita. 1993. urtea. Santutegi osoko estalkia berritzea: 1993. urtea. Gogarte Etxea erabat eraberritzea: 2000. urtea. “Gandiaga Topagunea” eraikitzea eta Arantzazuko espazio publikoak berritzea. Arantzazuko probintzia frantziskotarrarekin izandako harremana: probintziako bikarioa: 2001-2011 aldian. Probintziarako obren batzordearen presidentea: 1991. urtetik gaur arte.

Moderatzailea

Carmiña Dovale Carrión. Arkitektoa da, Arkitekturan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017an, Eduardo Chillidari buruzko doktore tesia defendatu zuen. 2020an, Geometría del orden liburua argitaratu zuen. Gaur egun, irakaslea da Aldapeta Maria Ikastetxea

Etortzekoa bazara, mesedez, baieztatu esteka honen bidez.

Antolatzailea: EHAEO Gipuzkoa

Data

29-10-2021

Ordutegia

18:00

Aldez aurretiko inskripzioa hemen

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara