Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Iturri-kode audiobisuala. One-no woman-day

Atxu Amann eta Serafina Amoroso

Badator egunsentia eta eguzkiak planetaren zati bat argitu du, beti bezala. Egunak aurrera egin ahala, negar, txilio, zaunka eta nekez sailkatu litezkeen beste hamaika soinuren artean, denbora mantsotuz eta espazioak zabalduz doaz: Lur planetan jada ez da emakumerik gelditzen. Naturak irribarre egin du, gizon-emakumeak, itxura guztien arabera, kolapsoaren amildegian behera erortzeko zorian dauden bitartean.

Zer da ikus-entzunezko iturburu-kodea?

Ikus-entzunezko iturburu-kodea formatu hibrido bat da, ikus-entzunezko hitzaldiaren eta proiekzio iruzkinduaren erdibidean dagoena. Formatu eszeniko bat da, jolas moduko bat, hizlariari ikus-entzunezko bere erreferentzietan murgiltzeko aukera ematen diona, ikergai bat jendaurrean lantzen ari dela.

Atxu Amann

 

Atxu Amann (Madril, 1961) Madrileko Unibertsitate Politeknikoko ikertzaile eta irakaslea da, Temperaturas Extremas estudioko langilea (Amann-Cánovas-Maruri), eta ama. Aditua da komunikazio arkitektonikoan, eta hizlari modura ikuskera feministak eta animalistak defendatzeaz batera, irakaskuntza disruptiboaren gaineko ikerketa-praktiketan eta etxekotasun hedatu baten inguruko proposamenetan dihardu lanean, zaintzetan ardazturiko hiri-eredu baten alde.

Serafina Amoroso

Serafina Amoroso Arkitekturan doktorea da, bai eta ikertzaile independentea ere, eta bere azken lanetan, genero-ikuspegiek espazioarekin eta hezkuntzarekin duten lotura ikertu du. 2014. urtean, Londresko Arkitektura Eskolako Visiting Teacher's Programme entzutetsuan parte hartu zuen. 2019ko apirilera arte, Florentziako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakasle elkartua izan da, Proiektuak irakasgaian.

Data

07-11-2019

Ordutegia

20:00

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara