Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Etxenoi pabiloiaren inaugurazioa

Etxenoi pabilioiaren irekierarekin batera, mahai-inguru bat egingo da Bilbon, Onsite Mugak/Bilbao deialdian saritutako hiru taldeek parte hartzeko. Topaketa hau arkitekturak utopia garaikideen eraikuntzan duen egitekoaz kolektiboki hausnartzeko aukera izango da, Bienalaren bosgarren edizio honetako leloarekin — "Gazteluak airean edo nola eraiki gaur egungo utopia" — bat etorriz. Taldeek beren proposamenak aurkeztuko dituzte, eta bizilekuari, espazio publikoari eta arkitektura-diseinuaren aukera eraldatzaileei buruzko ikuspegiak partekatuko dituzte.

Parte hartuko dutenak:

  • AMA Architectural Office-ko Jaime Gutierrez eta Itziar Molinero, ETxenoi pabiloiko egileak eta lehen saria
  • Cristina Acha eta Miguel Zabala (acha zaballa arquitectos), akzesita

Etxenoi pabiloia — "guztion etxea" esan diezaiokegu — hiri-bizikidetza modu berriak irudikatzera gonbidatzen duen instalazio gisa aurkezten da. Etxearen ideia tradizionaletik aldenduta, komunean, kolektiboan eta inklusiboan oinarritutako ikuspegi bat proposatzen du. Saritutako hiru proiektuek ikuspegi desberdinetatik aztertzen dute arkitekturak nola sor ditzakeen elkarren zaintza, iraunkortasuna eta pertenentzia sustatzen dituzten espazioak, pabiloia topaleku eta hausnarketa partekaturako gune bihurtuz.



Egitaraua prestatzen ari gara