Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

'Lost forest' pabiloia

'Lost forest' TAC! Hiri-Arkitekturako Jaialdiak bere bigarren ediziorako antolatutako ideia-lehiaketaren pabiloi irabazlea da. Hitzarmen arkitektoniko hau, 2023ko egoitz bezala Donostia eta Valentzia hiriak hautatu dituena, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko (MITMA) Hiri Agenda, Etxebizitza eta Arkitekturaren Idazkaritza Nagusiak, Arquia Fundazioarekin batera, antolatzen du. Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren, Habic klusterraren eta Euskadiko Arkitektura Institutuaren laguntza ere badu.

Pabiloia Julia Ruiz-Cabello Subielak eta Santiago del Águilak osatutako Madrilgo arkitekto-taldearen proposamena da. Baso-suteen errealitatea hiri-ingurunera eraman eta herritarren arreta erakarri nahi du arazo horren aurrean. Proposamena Urgull mendiaren morfologian oinarritzen da, hiriko eskulturaren eta birikaren sinboloan, eta horren aurrean erretako zuhaitz-enborrez osatutako izaera ikonikoko egitura altxatzen du. "Gure pabiloia igarobide eta kontenplazio lekutzat hartzen dugu, naturaren handikeriatik egindako zentzumen-ibilbidetzat. Hori, kiskalita egon arren, hausnarketarako guneak sortzen jarraitzen du", baieztatzen dute egileek.

Pabiloi honen bidez, suteen ondoren mendietan geratzen den egur horri lehentasunezko lekua eman nahi diote jendearen memorian. Eta basoen zaintza, mantentze eta kudeaketa jasangarriari buruzko kontzientzia ekologikoa erakusteko larrialdiaz ohartarazi nahi dute. Saguesen dago, hiriaren eta naturaren arteko espazioa, non itsasoa, mendia eta hiria elkartzen diren. Topografia horretan, malkartsuaren edertasuna eta gogortasuna azaleratzen dira. Pasealekuaren bidez Donostiarekin lotzen den itsas fronte baten amaiera da, amaitu gabeko leku bat, tokiko nortasun sendoarekin.

TAC! pabiloieko egitaraua:

Data

10-10-2023 / 13-11-2023

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara