Kupulak tailerrek parte-hartzaileek eurek eraikitako egurrezko bi kupula eman dituzte emaitzatzat. Lehenengoa, zazpi metroko diametroa eta hiru eta erdiko altuera duena, San Telmo Museoko klaustroan dago, eta bigarrena, hiru metroko diametroa eta 1,70eko altuera duena, Altxerri Galerian. Azaroaren 20ra arte egongo dira ikusgai.