Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Nieto Sobejano Arquitectos

Nieto Sobejano Arquitectos estudioa Enrique Sobejanok eta Fuensanta Nietok sortu zuten 1985an, eta bai Madrilen bai Berlinen dituzte bulegoak.

Nieto Sobejanoren obra Espainiako eta nazioarteko hainbat aldizkari eta liburutan argitaratua izan da eta erakutsia izan da, besteak beste, Veneziako Bienalean (2000, 2002, 2006 eta 2012), New York-eko Museum of Modern Art-en (MoMA) (2006), Graz-eko Kunsthaus museoan (2008) eta Boloniako MAST-en (2014). PREMIO NACIONAL DE CONSERVACIÓN Y RESTAURACIÓN DE BIENES CULTURALES DEL MINISTERIO DE CULTURA saria (2007), BDA-ren (BUND DEUTSCHER ARCHITEKTEN) NIKE saria (2010), arkitekturaren AGA KHAN saria (2010), PIRANESI PRIX DE ROME saria (2011), MUSEO EUROPEO DEL AÑO saria (2012) edo HANNES MEYER saria (2012) jaso dituzte. 'MIEMBROS HONORARIOS DEL AMERICAN INSTITUTE OF ARCHITECTS (AIA)' izendatuak izan ziren, eta ALVAR AALTO domina (2015) eta MEDALLA DE ORO AL MÉRITO EN LAS BELLAS ARTES 2017an jaso.

Haien obra nabarmenen artean Madinat al Zahra museoa, Moritzburg-eko museoa, San Telmo museoa, Zaragoza-ko Biltzar Jauregia, Graz-eko Joanneum museoaren zabalkuntza eta Kordobako Arte Garaikidearen Zentroa daude. Gaur egun, hainbat egitasmo abian jarri dituzte Alemanian, Espainian, Austrian, Estonian, Moroccon, Txinan, Erresuma Batuan eta Frantzian. Azkenaldian, Nieto Sobejanoren obrari buruzko hiru monografia argitaratu dira: "Nieto Sobejano. Memoria e invención" (Hatje Cantz Verlag, Ostfildern, Alemania, 2013), "Fuensanta Nieto, Enrique Sobejano. Architetture" (Mondadori Electa Spa, Milan, Italia, 2014) eta "Nieto Sobejano Arquitectura 2004-2017" (TC Cuadernos 131/132, Valentzia, Espainia, 2017).



Egitaraua prestatzen ari gara