Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Inés Sánchez Madariaga

Madrileko Unibertsitate Politeknikoa – Genero Auzietarako Erretorearen Ordezkaria

Arkitekturan doktorea da Madrileko Unibertsitate Politeknikoan (UPM), bai eta Master of Science ere, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko departamentuko irakasle titularra da.

Madrileko Unibertsitate Politeknikoan, bertako Berdintasun Plana prestatzen diharduen batzordeko burua da, bai eta Generoari, Zientziari, Teknologiari eta Ingurumenari buruzko COST genderSTE sareko presidentea ere. Gainera, Europako Batzordearen eta Stanford Unibertsitatearen Gendered Innovations proiektuko zuzendarikidea da.

Irakaslea izan da munduko zenbait unibertsitatetan, hala nola Columbian, London School of Economics-en eta Weimarko Bauhaus Arkitektura Eskolan. 

Hauxe da UPV/EHU-k Udako Ikastaroen barruan antolatutako  RE-vivienda: Euskadiko I. Etxebizitza Laborategian emango duen hitzaldiaren izenburua: “Etxebizitza eta genero-ikuspegia”.



Egitaraua prestatzen ari gara