Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskadiko diseinuzko altzarien aitzindariak erakusketa eta dokumental baten protagonistak dira Bilbon

  • Habic klusterraren proiektua da, "Diseinuaren artisauak" izenekoa, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan diseinuzko altzariak Euskadiko industria-sektore berri bihurtu zituzten pertsonak ditu ardatz.
  • Erakusketa gaur aurkeztu da Euskadi Plazan, Arte Ederren Museoaren ondoan, eta gaur arratsaldean dokumentala proiektatuko da bertan.
  • Zortzi dira dokumentalaren protagonista diren enpresak eta haien sortzaileak: Akaba, Mosel & Arkaia, B.lux, Enea, Imat, Ondarreta, Sellex eta Treku. Horietako bakoitzaren pieza batek osatzen du erakusketa.

Habic klusterrak "Diseinuaren artisauak" proiektua aurkeztu du gaur Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. Erakusketa ibiltari batean eta dokumental batean datza, eta gaur goizean iritsi da Bilboko Euskadi Plazara, Arte Ederren Museoaren ondoan. Datorren astean elkarteak beste bi euskal hiriburuetara eramango du erakusketa.

70eko eta 80ko hamarkadetan, pertsona batzuek diseinuaren aldeko apustua egin zuten Euskadin existitzen ez zen industria bat sortzeko: altzariak eta diseinu-produktuak espazio-ekipamendurako. Orain, Habicen proiektuak pertsona horien ibilbidearen eta enpresekin gaur arte izan duten bilakaeraren errepasoa egiten du.

Erakusketa, Donostiako Arquimaña estudioko Raquel Aresek eta Iñaki Albisturrek komisariatua, Bilbon egongo da gaurtik hilaren 16ra arte. Begira ekoiztetxe bilbotarraren Ane Rotaetxek zuzendutako dokumental batekin batera joango da, eta arratsaldeko 18:00etan doan ikusi ahal izango da. Rotaetxek nabarmendu duenez, “oso modu gizatiarrean jaso dugu ekintzailea izan zen belaunaldi baten testigantzaHaien lana ilusio handiz egiten zuten, eta eskualdean ondare handia utzi dute”. Larunbatean emanaldi gehiago izango dira.

Euskadiko diseinuaren aitzindariak dira protagonistak, zortzi enpresaren sortzaileak: Jose Angel Díez Mintegui, uno de los fundadores de Akaba (Usurbil, 1985); Jose Angel Díez Mintegui, Akabaren sortzaileetako bat (Usurbil, 1985); José Patricio Álvarez de Arkaya, Mosel & Arkaia S.L. sortu zuena Gasteizen (1962); Agustín Ibarretxe, Markinako (Bizkaia) B.lux enpresaren sortzailea, (1979); Iñaki Elizegi eta Mila Telleria, kooperatibistak Legorretako Enea-Eredu enpresan (1963); Jesús Guibelalde, Imaten sortzailea (Gasteiz, 1979). Marilis Galardi, Juanjo Arratibelekin batera Ondarreta enpresaren sortzailea, Donostiako izen bereko hondartzan kokatua (1975); Andrés Muñoz, Sellex enpresaren sortzailea (Donostia, 1977); eta Manolo Aldabaldetreku, Treku Zarautzen sortu zuena (1947).

“Proiektu honek diseinua, industria eta arkitektura batzen dituen jarduera ezerezetik sortu zuten pertsonak gizartera hurbiltzen ditu. Industria horrek mundu osoko eraikinik onenetan presentzia du, eta objektu horiek Euskadin fabrikatzen dira”, nabarmendu du Xabier Pérez de Arenazak, Habic-eko arkitekto eta arkitektura-proiektuen arduradunak.

Enpresa horien jatorri xumeak azaltzen dira erakusketan, eta hautatutako zortzi piezaz osatuta dago, bat enpresa bakoitzeko. Pieza horiek neurrira egindako modulutan ikusi ahal izango dira Euskadi plazan Bilbon. Raquel Ares komisarioak azaldu duenez, “interes arkitektonikoa duten hiri-ingurune horietan elkarrizketa sortu nahi da espazio publikoaren, erakusketaren eta objektuen artean”.

Erakusketan dauden piezak honakoak dira: ‘Gorka’, (Akaba); ‘Pieza Única Nº 394’, (Arkaia); ‘Regina’ lanpara, (B-lux); ‘BCN’ aulkia, (Enea); ‘Máster basic’ aulkia, (Imat); ‘Bob’ aulkia, (Ondarreta); ‘Aero’ bankua (Sellex); eta ‘Gau’ bildumako mahaia, (Treku).

Dokumentalaren aurkezpenean, gaur arratsaldean bertan, B.lux-en sortzailea, Agustin Ibarretxe, eta Mosel & Arkaiarena, José Patricio Álvarez de Arkaya, egongo dira. Biek lehen pertsonan hitz egingo dute, ondoren proiekzioari ongi etorria emateko. 

 



Egitaraua prestatzen ari gara