Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sarirako deialdia irekita dago jadanik, uztailaren 25era arte

  • Saria, biurtekoa, aurten hirugarren aldiz emango da, kultura arkitektonikoa bultzatzen, garatzen eta sendotzen laguntzen duten ibilbide gazteak ezagutzera emateko asmoarekin.
  • Izena eman eta gero, parte-hartzaileek irailaren 5era arte izango dute haien kandidatura aurkezteko epea.
  • Azaroan ospatuko den Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean egingo den erakusteta batek sarirako hautagaiak izango ditu ardatz. 

Peña Ganchegui Saria aurten emango da hirugarren aldiz eta izena emateko epea jadanik zabalik dago. Golardoak, Eusko Jaurlaritzak eta Peña Ganchegui Artxiboak 2017an sortua, euskal arkitektura gaztea saritzea du helburu. Hirugarren edizio hau 2009an hil zen Luis Peña Ganchegui arkitektoa jaio zenetik 95 urte betetzen direnean ospatzen da, XX. mendeko Euskal Arkitekturaren erreferente garrantzitsuenetako bat.

Sariak 6.000 euroko ordainsaria du, eta bere helburua ibilbide arkitektoniko gazte bat aitortzea da eta, aldi berean, proiekzio handiko karrera sortuberri bat bultzatzea. Aurreko bi edizioetan, hurrenez hurren, PAUZARQ estudio donostiarra eta ARCE+BERASATEGUI tandem bizkaitarra izan ziren sarituak; deialdi berri honekin, praktika profesional eredugarria izateaz gain, kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta sendotzen laguntzen duten ekarpenak ezagutzera eman nahi dira.

Bi urtean behin ematen den saria urriaren 7an erabakiko da, Arkitektura Astean zehar. Hautagaitzak azaroan ospatuko den Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan egingo den erakusketa baten ardatza izango dira. Parte hartu nahi dutenek banaka edo taldeka egin dezakete, eta uztailaren 25era arte izango dute izena emateko aukera. Data horretatik aurrera, haien hautagaitza irailaren 5era arte aurkeztu ahal izango dute. Oinarriak hemen ikusi ditzakezu eta hemen izena eman dezakezu.

Edizio honetako epaimahaia estatu osoko arkitekturako profesionalek osatuko dute. Alde batetik, Elías Torres (Eivissa, 1944) Bartzelonako Arkitektura Eskolako irakaslea. Beste aldetik, María González (Huelva, 1975) Sevillako Arkitektura Eskolako irakaslea. Azkenik, Isabel Concheiro (Santiago de Compostela, 1976) TRANSFER hedabide digital suitzarreko erredaktore nagusia eta Friburgoko Arkitektura Eskolako irakaslea. Epaimahaia osatzen dute, ahotsarekin baina botorik gabe, Rocío Peñak, Peña Ganchegui Artxiboaren lehendakariak, eta Pablo García Astrainek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak.



Egitaraua prestatzen ari gara