Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Artearen eta arkitekturaren arteko loturetan sakontzen hasiko da Mugak/ bienalaren bigarren aldia, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan

  • Ostegunean inauguratuko dute Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Bienala. Ekitaldi berean, Euskal Arkitektura Gaztearentzako Peña Ganchegui Sariak banatuko dituzte.
  • Aste honetan, arkitekturari, arteari, hirigintzari eta paisaiari lotutako jardunaldi batzuk hartuko dituzte Guggenheim Bilbao eta Artium museoek.
  • Loturak: artea eta arkitektura zikloaren egoitza izango dira Donostiako lau galeria.

Aste honetan hasiko da Euskadiko Nazioarteko Mugak/ Biurtekoaren bigarren edizioa, artea eta arkitektura hiru euskal hiriburuetan lotzen dituzten doako jarduera batzuen inguruan. Bienalak, urriaren 10etik abenduaren 12ra bitartean, arkitektura herritarrengana hurbiltzea eta gogoeta nahiz beste diziplina batzuekiko loturak bultzatzea du helburutzat.

Hortaz, hiru euskal hiriburuetan, Mugak/ bienalaren lehenengo egunetako programazioak erdigune moduan hartuko du arteak eta arkitekturak igarotzen dituzten espazio komunak azpimarratzea, hain zuzen ere.

Sorkuntza. Hiria. Paisaia jardunaldien egoitza izango da Gasteizko Artium Museoa; asteazken honetan, urriaren 9an, Begoña Zubero argazkilariarekin hasiko direlarik, gizakiak paisaian uzten duen aztarnari buruz gogoeta egingo baitu. Jardunaldi nagusian (osteguna, hilak 10), Maider López artista izango da, gune publikoetan egin dituen esku hartzeengatik ezaguna, eta Anna & Eugeni Bach nahiz Bet Capdeferrro arkitektura estudio katalanek eta Aranea taldeak ere hartuko dute parte. Ostiralean, Inma Jansana eta Eduardo Rojo arkitektoek itxiko dute Arabako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak (COAVN) antolaturiko zikloa. Doako jardunaldi hauetara joateko, 945 20 90 20 telefonora deitu beharra dago.

Donostian, Ekain Artelanak, Altxerri, Kur eta Arteko lau galeria nagusiek parte hartuko dute Fernando Golvanok komisiario duten Loturak: artea eta arkitektura izeneko zikloan, haren aterpean, askotariko erakusketak egingo dituztelarik, aztergai erabilita familia bakarreko etxebizitzen indibidualismoa (Springville, AEB), arkitektura iragankorra eta Bauhaus taldearen omenezko grabatu serieak, aurten taldearen mendeurrena ospatzen da eta.

Ostiral honetan inauguratuko dira erakusketak, 19:00etan Ekain Artelanak galeriatik abiatuko eta guztietatik igaroko den ibilbide batekin.

Bilboko Guggenheim Museoak, TopARTE ekimenari esker, Bizkaiko Arkitektoen Elkargoaren jardunaldiak hartuko ditu, ostiral honetan, Arkitektura garaikidearen sormen prozesuaren inguruko elkarrizketak izenburupean. Horietan, gizarteari ezagutzera emango diote zer dagoen zenbait diseinuren atzean: Senegaleko Bambey Unibertsitateko ikasgela eraikin berria (IDOM), Musikene eraikina (Atxurrazelaieta Arkitektoak) eta Iruñeko Psikiatriko zaharberritua (Vaillo+Irigaray).  

Mugak/eko komisario Pedro Astigarragak nabarmendu duenez,  “Mugak/ artearen, kulturaren eta arkitekturaren jaialdia izan nahi du, arkitekturaren, kulturaren eta arkitekturaren nahiz arkitekturaren eta horren mugen inguruko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa sustatzeko topagune plural eta kulturaz askotariko bat, izenak berak dioen bezala”.

Biurtekoaren inaugurazioa, ostegunean (urriaren 10a)

Bienala, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatuta, urriaren 10ean inauguratuko dute, Euskadiko Arkitektura Institutuan, eta Iñigo Urkullu lehendakaria eta beste agintari batzuk izango dira ekitaldian.

Ekitaldi horretan, Peña Ganchegui Saria emango diote Euskal Arkitektura Gazteari, horren bidez, Peña Ganchegui Artxiboak hamarkada bat baino ibilbide profesional laburragoa duten profesionalak aintzatetsi nahi ditu, kultura arkitektonikoa bultzatzen laguntzen ari diren aldetik. Irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko dute, eta bai haren proiektua eta bai finalistenak, Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo dira ikusgai, abenduaren 12ra arte, Donostiako Santa Teresa komentuan.

Mugak/i buruz

Arkitektura herritarrengana hurbiltzea eta elkarrizketarako, eztabaidarako eta hausnarketarako gune bihurtzea dira Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren helburuak, hiri hobeak, orekatuagoak eta bidezkoagoak lortzeko. Hiru euskal hiriburuetan egingo dituzte jarduerak, eta hogei bat erakunde laguntzaile izango dira. Ehun erakusketa, hitzaldi, zinema proiekzio, lantegi eta ibilbide gidatu izango dira.



Egitaraua prestatzen ari gara