Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ek bat egin du TAC! jaialdiarekin herritarren eta arkitekturaren arteko elkarrizketan sakontzeko

Argazkia: Daniel Ramo

  • Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, laugarren edizioan, TAC! -rekin lotutako pabiloi bat izango du Donostian. Bi hitzordu arkitektonikoek habitatzearen inguruan hausnartzearen aldeko apustua egin dute horrekin.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak beste urrats bat emango du bere laugarren edizioan. Izan ere, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak antolatutako TAC! estatu mailako garrantzia duen jaialdirekin lankidetzan arituko da. Aste honetan, TAC! jaialdiaren deialdi berriaren berri eman da, non Mugak/ek pabiloi batekin parte hartuko duen Donostian, beste hiri gonbidatu batekin batera, Valentziarekin.

Datozen asteetan, arkitekto talde gazteek beren proposamenak egiteko deialdia irekiko da. Mugak/en kasuan, Bienalaren laugarren edizioaren gaiari buruz hitz egin beharko dute, 'Berreraiki, berpiztu, berrasmatu'. Hori guztia larrialdi klimatikoaren erdian eta erakundeen, enpresen, elkarteen, kolektiboen, arkitektura-estudioen eta talentu berrien erronken aurrean eingo dute, zeinak espazioen diseinua iraunkortasunaren, inklusibitatearen eta ingurumenaren zaintzaren ikuspegitik ulertzea planteatzen duten.

Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak Madrilen azaldu duenez, "Mugak/ eta TAC!-ren arteko lankidetza Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala heltzen ari den une honetan iritsi da, urrats berriak emateko eta Arku Atlantikoaren erreferentziazko hitzordu bihurtzeko, arkitekturak herritarrekin eta beste diziplina batzuekin duen elkarrizketaren bila". Mugak/en pabilioiak espazio publikoari eta klima-aldaketari buruzko gogoeta izango du ardatz.

Maria Arana Mugak/en laugarren edizioaren komisarioak azpimarratu duenez, laugarren edizio honetako leloa "izango da pabiloi honen barruan bultzatuko ditugun elkarrizketen ardatza, hau da, gure hiri eta herrietan nola bizi garen ulertzeko gonbidapena, etorkizunean nola eraiki nahi dugun edo eraiki dezakegun proiektatzeko".

Mugak/ek laugarren ediziorantz egin du aurrera, eta sareak ehundu ditu beste erreferente batzuekin, hala nola arkitektura arloko berrikuntza eta esperimentazioa bultzatzen dituen jaialdi honekin, zeinak arkitektura garaikideko proposamenak dituzten aldi baterako pabiloiak proposatzen dituen. Horrekin, hiri-fenomenoari eta gizarteari buruz hausnartzeko foro bihurtu nahi du, eta Mugak/ekin bat eginez herritarrekin elkarrizketa bat ezartzeko apustua da.

 

 

 

 



Egitaraua prestatzen ari gara