Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskadiko diseinuzko altzarien aitzindariak erakusketa eta dokumental baten protagonistak dira Gasteizko Aihotz plazan

  • Habic klusterraren proiektua da, "Diseinuaren artisauak" izenekoa, eta 70eko eta 80ko hamarkadetan diseinuzko altzariak Euskadiko industria-sektore berri bihurtu zituzten pertsonak ditu ardatz.
  • Erakusketa ibiltaria gaur aurkeztu da Aihotz Plazan, eta bertan izango da hilaren 23ra arte. Orduan Donostiara joango da. Gaur arratsaldean eta larunbatean Villa Suson doan ikusi ahal izango den dokumental batekin lagunduta dago.
  • Zortzi dira dokumentalaren protagonista diren enpresak eta haien sortzaileak: Akaba, Mosel & Arkaia, B.lux, Enea, Imat, Ondarreta, Sellex eta Treku. Horietako bakoitzaren pieza batek osatzen du erakusketa.

70eko eta 80ko hamarkadetan, pertsona batzuek diseinuaren aldeko apustua egin zuten Euskadin existitzen ez zen industria bat sortzeko: altzariak eta diseinu-produktuak espazio-ekipamendurako. Orain, Habic klusterrak omenaldia egingo die "Diseinuaren artisauak" proiektuarekin, eta gaur aurkeztu du Gasteizen Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. Erakusketa ibiltari batean eta dokumental batean datza, eta gaur goizean iritsi da Gasteizko Aihotz Plazara. Bertan izango da datorren asteartera arte, Bilbotik pasa ondoren eta Donostiara joan baino lehen.

Habicen proiektuak pertsona horien ibilbidearen eta enpresekin gaur arte izan duten bilakaeraren errepasoa egiten du. Zortzi enpresaren sortzaileak dira, horietako bi arabarrak: Jesús Guibelalde, Imaten sortzailea (Gasteiz, 1974) eta José Patricio Álvarez de Arkaya, Mosel & Arkaia S.L. sortu zuena Gasteizen (1962). Gainerakoak honakoak dira: Jose Angel Díez Mintegui, Akabaren sortzaileetako bat (Usurbil, 1985); Agustín Ibarretxe, Markinako (Bizkaia) B.lux enpresaren sortzailea, (1979); Iñaki Elizegi eta Mila Telleria, kooperatibistak Legorretako Enea-Eredu enpresan (1963); Marilis Galardi, Juanjo Arratibelekin batera Ondarreta enpresaren sortzailea, Donostiako izen bereko hondartzan kokatua (1975); Andrés Muñoz, Sellex enpresaren sortzailea (Donostia, 1977); eta Manolo Aldabaldetreku, Treku Zarautzen sortu zuena (1947).

Erakusketa, Donostiako Arquimaña estudioko Raquel Aresek eta Iñaki Albisturrek komisariatua, Aihotz plazan egongo da gaurtik hilaren 23ra arte. Enpresa bakoitzaren zortzi pieza ikonikok osatzen dute, hain zuzen ere, eta moduluetan erakusten dira: « Interes arkitektonikoa duten hiri-ingurune horietan, elkarrizketa sortu nahi da espazio publikoaren, erakusketaren eta objektuen beraien artean », Raquel Ares komisarioak azaldu duenez.

Begira ekoiztetxe bilbotarraren Ane Rotaetxek zuzendutako dokumental batekin batera joango da, eta arratsaldeko 18:00etan doan ikusi ahal izango da. Rotaetxek nabarmendu duenez, “oso modu gizatiarrean jaso dugu ekintzailea izan zen belaunaldi baten testigantza. Haien lana ilusio handiz egiten zuten, eta eskualdean ondare handia utzi dute”. Larunbatean emanaldi gehiago izango dira.

“Proiektu honek diseinua, industria eta arkitektura batzen dituen jarduera ezerezetik sortu zuten pertsonak gizartera hurbiltzen ditu. Industria horrek mundu osoko eraikinik onenetan presentzia du, eta objektu horiek Euskadin fabrikatzen dira”, nabarmendu du Eduardo Jiménez-ek, Habic-eko arduraduna.

Erakusketan dauden piezak honakoak dira: ‘Gorka’, (Akaba); ‘Pieza Única Nº 394’, (Arkaia); ‘Regina’ lanpara, (B-lux); ‘BCN’ aulkia, (Enea); ‘Máster basic’ aulkia, (Imat); ‘Bob’ aulkia, (Ondarreta); ‘Aero’ bankua (Sellex); eta ‘Gau’ bildumako mahaia, (Treku). Gehiago jakin nahi dutenek bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute larunbat honetan, hilak 20, 17:30ean euskaraz eta 18:15ean gaztelaniaz. Ondoren dokumentalaren beste saio bat izango da Villa Suson.

 

Mangadoren hitzaldia BiBaten

Bihar Mugak/ek beste mugarri bat izango du Gasteizko agendan Patxi Mangado arkitekto nafarraren hitzaldi batekin. 18:00etan hasiko da Arabako hiriburuan, BiBat museoan (Aiztogile kalean). Mangado nabarmentzen da lan egiten duen ingurune historikoen eta ingurune horietan proposatzen dituen irtenbide garaikideen artean elkarrizketa arkitektoniko bat sortzeko duen gaitasunagatik. BiBat museoaz gain, Asturiasko Arte Ederren Museoa, Teuladako Udal Auditorioa edo 2008ko Zaragozako Expoko Espainiako Pabiloia dira adibide batzuk. Horri guztiari buruz hitz egingo du Paco Valderrama Radio Vitoriako kazetari eta Gasteizko Word Press Photo erakusketaren sustatzailearekin.

 



Egitaraua prestatzen ari gara