Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Galernak zinemaldiak UPV/EHUko Arkitektura Eskolako ikasleak saritu ditu haien film laburrengatik

  • Atlantikoko Arkitektura Zinemaldiak, azaroaren 23tik 26ra izan dena Mugak/ Bienalaren barnean, ostiral honetan ospatu du sari-banaketa.
  • Film Labur Onenari Galernak saria ‘Goraintziak aitonari’rentzat izan da, Malen Jauregialtzo eta Lierni Armentiarena; ‘Bekerekak’ pieza arkitektonikoenari Galernak Begirada sariarekin egin da, baita Publikoaren Galernak sariarekin ere.
  • Galernak-en lehenengo edizio honek 20 ikusentzunezko pieza jaso ditu, Espainia, Grezia, Irlanda edo Bulgaria bezalako herrialdeetatik etorriak.

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zenbait ikaslek egindako film laburrek jaso dituzte gaur, ostirala, Atlantikoko Galernak Arkitektura Zinemaldiko hiru sariak. Azaroaren 23tik 26ra egin da lehen aldiz Mugak/ Bienalaren barruan. Guztira, Europako hainbat herrialdetatik jatorritako zortzi ikus-entzunezko pieza hautatu ziren zinemaldirako, horien artean sariak banatzeko.

Film Labur Onenaren Galernak Saria, 2.500 €-rekin, ‘Goraintziak aitonari’ lanarentzat izanda, Malen Jauregialtzo eta Lierni Armentia ikasleek egina, espazioari eta hori habitatzeko dugun moduari buruzko gogoetagatik, eta iraganarekin duen harreman adeitsua eta orainarekin duen konpromezuagatik. Izan ere, “istorio familiar sinpleak kontatzeko arkitektura eta zinea eskutik joan ahal direla erakusteagatik”, iragarri du epai-mahaiak. 

Bigarren Galernak saria, pieza arkitektonikoenari, ‘Bekerekak’ lanarentzat izan da, teknika eta leuntasunagatik, eta istorio ezezagun eta ia ahaztu bat berreskuratzeagatik. “Tradizioaz, naturaz eta gizakiaz hitz egiteagatik, era fresko eta eguneratuaren bidez. Azken finean, zinemaldiaren leloa aplikatu izanagatik eta era berean Bermeanako istorio tragikoan bizitza galdu zuten pertsona horiei guztiei omenaldia egiteagatik”, azpimarratu du epai-mahaiak. Martin Lasak, Iker Crespok eta Simón Carranzak egindako lana 1.000 €-ko zenbatekoa irabazi du, baita ikusleen esku zegoen Publikoaren Galernak sariaren 500€-ak ere.

UPV/EHUko Arkitektura Eskolak (ETSA)  Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) elkarlanean antolatutako Galernak zinemaldiaren lehen deialdi honek 20 film labur jaso ditu irailean ireki zenetik, Espainia, Grezia, Bulgaria edo Irlandako ikasleenak, besteak beste.

Guztira, zortzi izan ziren lehiaketarako hautatuak, eta egunotan Euskadiko Arkitektura Institutuan proiektatu diren lanak: Maria Konstantinidouren 'Et vigilo est nobis'; Juan Domingo Torres Truebaren 'Atormenta'; Malen Jauregialtzo eta Lierni Armentiren 'Goraintziak aitonari'; Keeva O'Sullivanen 'The inhabitable island'; Eduardo Espinosaren 'Nuestro campo de juego'; Ylenia Alonsoren 'El mar'; Martin Lasa, Iker Crespo eta Simon Carranzaren 'Bekerekak'; eta Calum Gallogreyren 'Lost landscapes'.

Azaroaren 24an eta 25ean ikusi ahal izan dira proposamenak, saio bakoitzeko lau piezarekin, eta EQZEk eta Donostiako Zinemaldiak antolatutako zinemari eta arkitekturari buruzko hitzaldiekin osatu ziren. 120 pertsona inguru hurbildu dira egunero. "Lehenengo edizio hau oso positiboki baloratzen dugu, bai saritutako lanen kalitateagatik, bai publikoaren erantzunagatik. Hurrengorako, arkitekturaren eta zinemaren, arkitektoen eta zinemagileen, arteko topagunea izateko ideia indartuko duten doikuntzak pentsatuta ditugu", nabarmendu du Ekain Olaizola komisarioak.

Epai-mahaia

Bi lehenengo sariak banatzea hiru pertsonak osatutako epai-mahai bati egokitu zaio: arkitekto bat, arkitekto-zinemagile bat eta zinemagile bat. Lehenengoa UPV/EHUko AGET-aren zuzendaria da, Juan José Arrizabalaga, Donostian jaioa. Bigarrena Tenerifeko Jesús Lacorte da, Gran Kanariako Las Palmaseko Unibertsitatetik arkitektoa eta gaur egun EQZEn zinema-masterra egiten dabilena. Azkenik, Alejandra Frechero,  Montevideokoa (Uruguay), komisariatu masterra egiten dabilena EQZEn. Cinemateca Uruguayaren eta Festival Cinematográfico Internacional del Uruguay programazio-taldeko kidea ere bada. 

Atlantikoa, lotura puntua

‘Atlantikokoa’ gaitzat hartuta, arkitekturaren eta zinemaren arteko elkarrizketa ezartzeko helburuarekin jarri zen abian, Europako arkitektura-ikasleek egindako film laburrekin. Horrela, arku atlantikoaren inguruko begirada arkitektonikoa eskaintzen zuten fikziozko piezak edo beste edozein genero bilatu ziren, hau da, sustrai komunak zituen lurralde jakin bat erakusten zuten lanak. Fenomeno meteorologikoaren izena hartuz, Galernak Atlantikoko Arkitektura Zinemaldia, arkitekturaren, lurraldearen eta paisaiaren ikuspegitik, Atlantikoari buruzko hausnarketarako topagune izateko asmoarekin sortu zen.

 



Egitaraua prestatzen ari gara