Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sarirako deialdia irekita dago jadanik, uztailaren 7ra arte

  • Saria, biurtekoa, aurten laugarren aldiz emango da, kultura arkitektonikoa bultzatzen, garatzen eta sendotzen laguntzen duten ibilbide gazteak ezagutzera emateko asmoarekin.
  • Epaia 2023ko urriaren 16an jakinaraziko da, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioaren esparruan.
  • Izena eman eta gero, parte-hartzaileek irailaren 7ra arte izango dute haien kandidatura aurkezteko epea, eta 6.000 €-ko saria eskudirutan eskuratu ahal izango dute.

Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria laugarren aldiz banatuko da aurten eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Saria bi urtez behin ematen da, eta 2017an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Peña Ganchegui artxiboak, XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal arkitekturaren erreferente nagusietako baten omenez. Bere helburua da ibilbide arkitektoniko gazte bat aitortzea eta, aldi berean, sortzen ari den proiekzioa duen karrera bat bultzatzea.

Laugarren edizio honetara aurkeztu nahi dutenek uztailaren 7ra arte izango dute aukera eta aurreko hiruretan saritutako estudioekin bat egin ahal izango dute: Pauzarq, ARCE+BERASATEGUI tandema, eta Ocamica Tudanca Arquitectos estudioa. Euskadin ikasi duten edo lan egiten duten eta titulazioa duela 10 urte baino gutxiago lortu duten Euskadiko arkitekturako profesionalei zuzenduta dago saria, 6.000 €-koa, eta irabazlea urriaren 16an iragarriko da, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan.

Sariak ikusgarritasuna eman nahi die, praktika profesional eredugarria izateaz gain, kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta sendotzen laguntzen duten ekarpenei. Horretarako, 2023an epaimahaia osatuko dute María Langaritak (Zaragoza, 1979), Victor Navarrorekin estudioa partekatzen duenak eta Madrilgo Arkitektura Eskolako irakaslea denak; Fernando Márquezek (Madril, 1957), Richard Levenerekin batera El Croquis estudio eta argitaletxea zuzentzen duenak eta Madrilgo Unibertsitate Europarreko Arkitektura eta Arte Eskolako irakaslea izan denak; eta Antonio Ortizek (Sevilla, 1947), Antonio Cruzekin estudio profesionala partekatzen duenak eta Sevillako Unibertsitateko ohorezko irakaslea denak. Epaimahaia honako arkitekto hauek osatzen dute, hitzarekin baina botorik gabe: Rocío Peñak, Peña Ganchegui Artxiboko presidenteak, eta Pablo García Astrainek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak.

Banakako edo taldekako hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira, eta interesatuek berek aurkeztu beharko dituzte beren merezimenduak. Merezimendu horietan arkitekturaren arloan ekarpen bat egiten duten obrak, proiektuak eta ikerlanak sartu ahal izango dira, eremu eta eskala guztiak barne hartuta, objektuen diseinutik hasi eta lurraldean esku hartu arte. Uztailaren 7a baino lehen izena eman ondoren, hautagaiek 2023ko irailaren 7ra arteko epea izango dute hautagaitza aurkezteko.

Informazio gehiago eta oinarriak.

 

 



Egitaraua prestatzen ari gara