Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Donostian aldi baterako pabiloi bat diseinatzeko deialdi irekia aurkezteko jardunaldia

  • Ostegun honetan, martxoaren 30ean, 12:00etan, TAC! Hiri-Arkitekturako Jaialdiak abiarazitako deialdi irekiaren oinarriak aurkeztuko dira.
  • Aldi baterako pabiloia Donostian jarriko da datorren urrian, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan.
  • Deialdia 45 urte arteko arkitekturako profesionalei zuzenduta dago.

TAC! Hiri-Arkitekturako Jaialdiak bere bigarren edizioan Donostia eta Valentzia, egoitza gisa aukeratutako hiriak, espazio publikoan berrikuntza eta esperimentaziorako kokaleku bihurtuko ditu. Aldi baterako bi pabiloi eraikiko dira – bata Saguesen (Donostia) eta bestea Lopez-Chavarri Musikari Plazan (Valentzia) –, 45 urtera arteko arkitekturako profesionalen eskutik. Pabiloiak deialdi ireki baten bidez aukeratuko dira, maiatzaren 12ra arte.


Donostiako pabilioirako deialdia, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioaren parte izango dena, ostegun honetan, martxoak 30, aurkeztuko da 12:00etatik aurrera Euskadiko Arkitektura Institutuan. Oinarrietan sakontzeko eta beren proiektuak aurkezteko interesa duten pertsonen zalantzak argitzeko jardunaldi honetan parte hartuko dute José Ángel Medinak, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendariak; Pablo García Astrainek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendariak; Nuria Matarredonak, MITMAko Hiri Agenda eta Arkitekturako zuzendari nagusiak; eta Javier Peña, TAC! Jaialdiko zuzendari artistikoak.


Ondoren, mahai-inguru bat egingo da jaialdiaren gaien inguruan, eta bertan izango dira Pablo García Astrain, Nuria Matarredona, Javier Peña, María Arana (Mugak/ Bienalaren komisarioa) eta Xabier Pérez de Arenaza (Habic). Horrela, deialdi honen esparrua hurbiltzea bilatuko da; izan ere, pabiloien inguruko topaketen eta kultura- eta jolas-jardueren bidez, gogoeta bat irekiko da arkitekturak egungo larrialdi klimatikoaren testuinguruan hiri-inguruneak aurre egin beharreko erronketan duen paperari buruz.

Zentzu honetan, Donostiak proposatu du Mugak/en laugarren ediziorako definitutako gaia aztertzea: 'Berreraiki, berpiztu, berrasmatu'. Hori guztia erakundeen, enpresen, kolektiboen, arkitektura-estudioen eta talentu berrien larrialdiaren erdian, zeink espazioen diseinua iraunkortasunaren, inklusibitatearen eta ingurumenaren zaintzaren ikuspegitik ulertzeko beharra planteatzen duten.

Jardunaldira etorri nahi baduzu, hemen erregistra zaitezke.

Esteka honen bidez ere streaming-en bidez jarraitu ahal izango duzu.

 

 

 



Egitaraua prestatzen ari gara