Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

‘Arantzazu, 70 urte’ erakusketak arkitektura aldarrikatzen du Gipuzkoako sare artistikoaren bultzatzaile gisa

Argazkia: Mikel Blasco

  • Gaur goizean aurkeztu da D 'Museoan. Bertan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatuta, bihartik azaroaren 30era arte egongo da zabalik.
  • Erakusketak Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoen lana nabarmentzen du, eta Gipuzkoako XX. mendeko sare artistikoaren eraikuntzan izan duen papera balioesten ditu.
  • ‘Arantzazu, 70 urte’ ekimenaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira, tartean hitzaldi bat eta tailer bat egongo dira.
  • Gaur arratsaldean inaugurazio mahai-ingurua egingo da Euskadiko Arkitektura Institutuan.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ‘Arantzazu, 70 urte’ erakusketa aurkeztu du gaur, ostirala, hilak 29, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren barruan. Donostiako Alde Zaharrean kokatuta dagoen D 'Museoan instalatuta dago erakusketa, eta azaroaren 30era arte bisitatu ahal izango da.

Erakusketaren helburu orokorra Enrique Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren arkitekturari errekonozimendua ematea da, Gipuzkoako XX. mendeko talde artistiko adierazgarrienaren bultzatzaile gisa. Aurkezpenean parte hartu dute Edorta Kortadi D 'Museoko zuzendariak, José Ángel Medina Murua Mugak/- Bienalaren komisarioak eta Juana Otxoa-Errarte EHAEOko lehendakariak. Bertan izan dira halaber, Carmiña Dovale, Álvaro E. Olaiz, Emilio Varela, Estanislao Fernández eta Víctor Aspe komisarioak. Era berean, Enrique Arenas Laorga arkitektoa eta Luis Laorgaren biloba, Jokin Lizasoain arkitekto eta ikertzailea eta Juan Ignacio Larrea frantziskotarra eta Arantzazuko basilikaren zaindaria izan dira. Horiek guztiek mahai-inguru batean parte hartuko dute gaur arratsaldean, 18: 00etan, Euskadiko Arkitektura Institutuan, inaugurazioa dela eta. Bertan, Marisa Sáenz Guerra arkitektoak eta Francisco Javier Sáenz de Oizaren alabak ere parte hartuko dute.

 

Obra monumental baten memoria

Arantzazuko Basilikaren 70. urteurrena ospatzen da aurten, eta horregatik antolatzen du erakusketa EHAEOak. Abiapuntua EHAEOren artxiboan zegoen jatorrizko egikaritze-proiektuaren kopia izan da. Memorian bertan aipatzen den bezala, “dokumentu hori 1950. urtean Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoek irabazitako lehiaketara aurkeztu zen aurreproiektuaren garapena da”.

Jatorrizko planoen eta erakusten den memoriaren bidez, erakusketa bisitatzen dutenek arkitektoek obra hau proiektatzeko orduan nola pentsatzen eta sentitzen zuten ezagutuko dute, baita gainerako aktore protagonistekiko harremana nolakoa izan zen ere: frantziskotar sustatzaileak, margolariak, eskultoreak eta arkitekto teknikoak. Erakusketak zati birtual bat ere badu, Oñatira bidaiatzeko eta basilika hainbat angelutatik ikusteko. Erakusketa azaroaren 30era arte bisitatu ahal izango da D 'Museoan ondorengo ordutegian: 10:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 19:00etara (larunbatetan 18:00ak arte) eta igandeetan 13:30etatik 19: 00etara.

Erakusketa egiteko, birziklagarriak diren paperezko eta kartoizko materialak erabili dira. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak eta D 'Museoak utzitako hainbat beira-arasa eta erakustoki kustomizatu dira, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

 

Ekintza osagarriak

Erakusketarekin batera, beste jarduera batzuk egingo dira: zehazki, hiru hitzaldi eta tailer bat, Euskadiko Arkitektura Institutuan. Azaroaren 17an, Felix Maraña historialari eta kazetariak ‘Poesia eta poetak, Arantzazuko beste arkitektoak’ hitzaldia eskainiko du. Azaroaren 18an, Elena Martinen txanda izango da, Arte Ederretan doktorea eta Oteiza eta Arantzazuri buruzko tesi baten egilea. ‘Oteiza Arantzazun: helburu estetiko, erlijioso, sinboliko eta soziala’ hitzaldia emango du. Azaroaren 19an Javier González de Durana historialari eta Arte Ederretako aholkulariak ‘Arantzazu: arkitektura, mitoa eta politika’ hitzaldia emango du. Hitzaldi guztiak 18: 00etan hasiko dira eta bakoitzaren ondoren, Carmiña Dovale arkitekto eta erakusketaren komisarioak moderatutako mahai-inguru bat egongo da. Azkenik, azaroaren 20an, ‘Arantzan...Zu?’ tailerra egingo da familiei bideratuta, Maushausen eskutik. Jarduera horiek guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, webgunean adierazten den bezala.

 

Eraikitzeko asteburua

Bienalak asteburuan jarraituko ditu bere jarduerak. Bihar eta igandean, urriak 30 eta 31, Espacio Réflex -ek eta MIDOMO kolektiboak antolatutako ‘Domos I’ tailerra izango da. Parte-hartzaileek beren domoa eraikitzen ikasiko dute, zurezko kupula bat, eta antzinako egiturari buruzko oinarri teoriko baten ondoren, San Telmo Museoko klaustroan bat sortuko dute.

Espacio Réflex -ek beste bi hitzordu antolatu ditu larunbatean bertan Euskadiko Arkitektura Institutuan. Andrés Hispano ikus-entzunezko errealizadore, komisario artistiko eta irakasleak ‘Beste lekuak’ hitzaldia eskainiko du. Bertan, zinemak eta telebistak hirien mitifikazioan duten papera aurkeztuko da, gaur egungo munduaren hiperboletik (Trumanen show-ean edo Eduardo Manostijerasen pelikulan bezala) bere idealizazio iritsiezineraino (Avatarren bezala) adibideen bitartez. Coloradoko domo metaliko batzuetan bizi zen komunitate bati buruzko ‘Drop city’ filma ere proiektatuko da.

Larunbatean familiei bideratutako beste tailer bat izango da. Euskadiko Arkitektura Institutuan Maushausek ‘Marraketak’ eskainiko du. Mugak/-en erakusketa nagusia abiapuntutzat hartuta, tailerrak Carme Pinósen obra aurkeztuko du, Pinósen sentiberatasun tipografiko berezia zabalduz jolasen bidez.



Egitaraua prestatzen ari gara