Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Erakusketa interaktiboa: 'Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza'

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzak, Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia planaren laguntzarekin, hausnarketa bat proposatzen du belaunaldietan zeharreko etxebizitzaz.

Erakusketa interaktibo honetan, gizartea diseinu-eredu berri baten beharraz sentsibilizatzea bilatzen da, batez ere arkitektura berritu beharraz, XXI. mendeko bizimodu- eta bizikidetza-eredu berrietara egokituriko etxebizitzak diseina ditzan.

Erakusketak jolas bat proposatzen dio bisitariari, etxebizitzaz eta bizikidetza-eredu ugariez gogoeta egin dezan.

Hala, gurera datorren bisitariak erakusketan parte hartu ahal izango du, esperimentazio-maketekin esku hartuz eta zer egin imajinatuz. Erakusketara edonor etor daiteke, baina denetariko taldeentzako bisita gidatuak ere izango dira, gizarteko sektore guztiek beren tokia  izan dezaten.

Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza / La vivienda transgeneracional from EHAEO / COAVN Gipuzkoa on Vimeo.

Data

18-10-2019 / 27-10-2019

Ordutegia

Astehelenetik igandera:

10:00 - 14:00

16:00 - 20:00

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara