Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Euskal Arkitekto Gazteentzako Peña Ganchegui Saria 2019

Erakusketan Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sariko epaimahaiak finalistatzat aukeratu dituen hautagaien lana dago ikusgai.

Saria bi urtez behingoa da, eta titulua duela 10 urte baino gutxiago eskuratu zuten arkitektoek parte har dezakete, lanbidea Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenek, bakarka nahiz taldean, edo titulua bertan lortu dutenek.

Sariaren xedea da arkitektura ibilbide gazte bat aitortzea eta, era berean, proiekzio zabaleko ibilbide hasi berri bat sustatzea, eta, horretarako, ezagutzera eman nahi ditu jardun profesional eredugarriak izateaz gain kultura arkitektonikoa sustatu, garatu eta finkatzeko lagungarriak ere badiren ekarpenak. Hortaz, ez da lan zehatz bat saritzen, era askotako lan multzo bat baizik.

Erakusketaren inaugurazioa sari-banaketarekin batera izango da, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren II. edizioaren irekiera-ekitaldia. 

Sustatzaileak:

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila eta Peña Ganchegui Artxiboa

Babesleak:

Komisariotza

Rocío Peña eta Mario Sangalli

Data

10-10-2019 / 12-01-2020

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:

17:30 - 20:30

Larunbatak eta igandeak:

11:00 - 14:00

17:30 - 20:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara