Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Ilustrazioko pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian

Gure hirietako lehen espazio berdeen eraikuntza inoiz egon den euskal arkitekturaren momentu oparo eta unitarioenarekin bat egin zuen, hau da, XVIII. mendearen bigarren erdiaren eta XIX.aren lehen erdiaren artean Ilustrazioaren babesean jazotako berpizte urbanoarekin bat.

Arkitekturaren ideia berdin baten baitan gure hiriburu eta hiribilduak hamarkada gutxietan zehar gaur egun oraindik ere haien hiri-paisaia bateratu eta edertzen dituzten proiektu urbano eta arkitektura neoklasikoen bidez edertzen ziren aldi berean, delikatu eta sotilagoa izanagatik garrantzi gutxiagokoa ez zen beste eraldaketa urbano batek lurralde historiko guztietatik kasik zabaldu zen, hiri handienak ez ezik beste hiribildu txikiagoak dotoretuz, herri landatarrak barne: garai hartan sortu ziren ohitura sozial berrien agertoki izateko eraiki ziren pasealeku, zumardi eta zuhaiztiak gure hirien eta haien inguruko lurraldearen arteko trantsizioa zehaztu baitzuten lehen aldiz. Espazio hauek guztiak, ideia ilustratuek kontzientzia urbanoan sustatu zuten eraldaketa sakonaren testigantza nabarienetakoa izan ziren eta aldi berean, gure hirien zabalguneen abiapuntutzat erabili ziren hamarkada gutxi batzuk ondoren, erdigune historikoei gaur egun duten forma emanez.

Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren artean sinatutako hitzarmenaren babesean egin den hiru urtetako ikerketaren emaitzak aurkezten ditu. EHU/UPVko Arkitekturaren Oinarrietako Graduko irakasle eta ikasleek osatzen duten taldeak eginiko plano, marrazki eta infografiak gure herrian inoiz pentsatu diren bi hiri proiektu garrantzitsuenen faksimile eta eskala handiko maketekin osatzen dira: Santos Ángel de Ochandategui arkitektoak diseinatutako Zangoza Berria eta Abandon Silvestre Perezek proiektatutako Bakearen hiriko maketekin, alegia.

Hauek dira errepresentazioa duten hiriak:

Azpeitia

Bermeo             

Bilbo

Bilbo (Puerto de la Paz)

Donostia

Durango

Gernika

Hondarribia

Irun

Markina

Ordizia

Iruña

Puentelarreina

Roncal

Sangüesa (Nueva Sangüesa)

Tolosa

Gasteiz

Antolatzailea: AGET UPV/EHU

Komisariotza

Andrés Caballero Lobera eta Aritz Díez Oronoz

Data

16-11-2021 / 21-12-2021

Ordutegia

8:30 – 20:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara