Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Erakusketa interaktiboa: 'Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza'

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzak, Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia planaren laguntzarekin, hausnarketa bat proposatzen du belaunaldietan zeharreko etxebizitzaz.

Erakusketa interaktibo honetan, gizartea diseinu-eredu berri baten beharraz sentsibilizatzea bilatzen da, batez ere arkitektura berritu beharraz, XXI. mendeko bizimodu- eta bizikidetza-eredu berrietara egokituriko etxebizitzak diseina ditzan.

Erakusketak jolas bat proposatzen dio bisitariari, etxebizitzaz eta bizikidetza-eredu ugariez gogoeta egin dezan.

Hala, gurera datorren bisitariak erakusketan parte hartu ahal izango du, esperimentazio-maketekin esku hartuz eta zer egin imajinatuz. Erakusketara edonor etor daiteke, baina denetariko taldeentzako bisita gidatuak ere izango dira, gizarteko sektore guztiek beren tokia  izan dezaten.

Bigarren fase honetan, erakusketa ikusi ahal izateaz gain, lortutako emaitzen zati bat aztertuko da eta lan-sesioak antolatuko dira.

Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza / La vivienda transgeneracional from EHAEO / COAVN Gipuzkoa on Vimeo.

Data

27-11-2019 / 29-02-2020

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara