Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Loturak: Artea eta Arkitektura. White city

Christof Klute (Münster, 1966) argazkilari aleman bat da, eta haren lanetan Modernitate arkitektonikoaren utopiak errepasatzen dira. White City (Hiri Zuria) erakusketan, Klute-k gaur egungo ikuspegi batetik heltzen die 1930eko hamarkadan Tel Aviv-en eraiki zituzten 4.000 eraikin arrazionalistei (Bauhaus estilokoak denak). Mundu osoan Mugimendu Modernoaren irizpideen arabera eraikitako etxebizitza gehien dituen hiria da Tel Aviv. Depresio Handiaren eta Hitler boterera iritsi izanaren ondorioz, jende askok alde egin behar izan zuen britainiarrek Palestinan zuten lurraldera. Beharrezkoa izan zen hiri-plangintza berri bat martxan jartzea, eta, hala, Europan ikasi eta lan egin zuten arkitekto aleman eta palestinarren lana funts-funtsezkoa izan zen. 2003an, UNESCOk munduko ondare izendatu zuen Tel Aviv-eko Hiri Zuria, “XX. mendearen hasierako hiri-plangintzaren eta arkitekturaren eredu izateagatik”.

Antolatzailea: Fernando Golvano

Data

11-10-2019 / 03-12-2019

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 

17:00 - 21:00

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara