Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek, aski dute hemen:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-visita-guiada-parte-vieja-y-puerto-de-san-sebastian-conjunto-monumental-84858025639

Bisitak ostegun, ostiral eta larunbatero izango dira (abenduaren 21ean izan ezik, San Tomas eguna baita): 19:00etan, gaztelaniaz. Abenduaren 28tik aurrera, larunbatero, eguerdiko 12:30etan, euskarazko bisita gidatuak antolatu dira. Bisita gidatuek hurrengo urtarrilaren 12ra arte iraungo dute, erakusketa orduantxe  amaituko baita.

Ancora elkarteak produzitua da erakusketa, orain gutxi Donostiako Alde Zaharra Kultura Ondasun izendatu dutela aprobetxaturik. Artxibo-lan ikaragarri batean oinarriturik, erakusketak informazio-andana ematen du Alde Zaharraren eraikuntza-prozesu luzeari buruz, eta arreta berezia eskaintzen die prozesu horretan parte hartu duten eragile guztiei, batez ere sustatzaile eta arkitektoei, haien lan indibiduala ezezaguna baitzen artean. Ezin konta ahala argazki, grabatu, marrazki eta plano bildu dira erakusketarako,

Alde Zaharra eta kaia Kultura Ondasun izendatzeko dekretuan aipatzen diren kultura-balioak hobeto esplikatzeko baliagarri gerta daitezkeelakoan. Babes-erregimen berriak dakartzan ondorioak ere lantzen ditu erakusketak, eta herritarrei eztabaida bat proposatzen die, hiri-ondarearen babesari eta hiriaren eboluzioari buruz modu publikoan hitz egiteko aukera izan dezaten. Dena den, erakusketaren asmoa dokumentazioa eskaintzeaz haragokoa da: arkitektura-sormenaren eta, batez ere, eraikin historikoen aldeko interesa piztea da helburua, bi horiek hiri garaikideen funtsezko alderdiak direlakoan.

Antolatzailea: Ancora

Data

26-11-2019 / 12-01-2020

Ordutegia

Asteartetik ostiralera:

17:30 - 20:30

Larunbatak eta igandeak:

11:00 - 14:00

17:30 - 20:30

Lekua

Bisita gidatuak

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek, aski dute hemen:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-visita-guiada-parte-vieja-y-puerto-de-san-sebastian-conjunto-monumental-84858025639

Ostegun, ostiral eta larunbatero izango dira (abenduaren 21ean izan ezik, San Tomas eguna baita)

19:00etan, gaztelaniaz

Larunbatero 12:30etan, euskaraz (Abenduaren 28tik aurrera)

 



Egitaraua prestatzen ari gara