Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

SOLAR-K

Solar K erakusketa propioa sortu da MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren 2. ediziorako. Erakusketa ez da kontakizun historiografiko bat, gaur egun Kursaal jauregia dagoen orubean, Solar K delakoan, gertaturikoari buruzko datuz eta azalpenez josia; aitzitik, toki horretan zer eraiki erabakitzeko zenbait arkitekto-taldek denboraren joanean aurkezturiko proposamen onenen ibilbide bisual eta neutroa egitea da asmoa.

Kursaal jauregiak 20 urte betetzen ditu aurten, eta jauregiaren hallean egingo da erakusketa. Goiko aldeko harmailetako arkugaineko urre-koloreko plano inklinatu batek estaltzen du gune itzel hori, eta fatxada beiraztatuaren eta areto nagusirako sarrerak markoztatzen duen zurezko hormaren artean dago kokaturik.

Erakusketan, gaur egun Kursaal jauregia dagoen orubean zer eraiki erabakitzeko azken 70 urtean aurkeztu diren 140 proposamenetako 22 jarriko dira ikusgai; zehatzago esateko, proposamen bakoitzaren oinplanoa, altxaera eta maketa erreproduzitu ditugu, 1/500 eskalan. Hori gutxi ez, eta gaur egun jauregia denaren maketa ere ikusiko du erakusketara joaten denak, hiri-testuinguruaren berri ematen duen bakarra baita.

Erakusketa ikerketa-lan baten ondorio da; alegia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin Euskadiko arkitektura-, hirigintza- eta eraikuntza-baldintzak nola hobetu aztertzeko sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren barruan, irakasle- eta ikasle-talde batek egindako ikerketa-lanaren ondorio.

  • Ikertzaile nagusia: Mario Sangalli
  • Ikerketa-taldea: Felipe Aurtenetxe, Ana Azpiri, Diego Rodríguez, Iñigo Viar.
  • Ikasle laguntzaileak: Paúl Campo, Ander Guerra, Adrián López, Laila Medina

Antolatzailea: ETSA-UPV/EHU

Laguntzailea: Archivo Peña Ganchegui

Babesleak:

 

Data

23-10-2019 / 08-12-2019

Ordutegia

Ostiraletik igandera:

11:00 - 14:00

*Auditorioan izango diren ekitaldiak diren bitartean, erakusketa ikusgai egongo da horietara doan publikoarentzat

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara