Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

SOLAR K. 25 urtez irudikatutako Kursaala

Donostiako hiri-fisionomiaren modernizazioari uko egiten dion herritar-sektore baten hasierako arbuioa gaindituta, Rafael Moneok Urumea ibaiaren bokalerako sortutako beirazko prismak, zalantzarik gabe, Gipuzkoako hiriburuaren sinbolo bihurtu dira.

Egilearen lan nagusietako bat, Kursaal Elkargunea, hiriko gunerik pribilegiatuenetako baten hiri-eraldaketa prozesu luzearen azken atala izan zen.

SOLAR K liburuak kokapen berezi honetarako 25 urteko proposamenak laburbiltzen ditu, 1964 eta 1989 artean deitutako 3 lehiaketetara aurkeztutako 135 irtenbideetatik, modu konparatuan, 21 irudikatuz, kasino zaharraren eraikina ordezkatzea erabakitzen denetik, Moneoren proiektua bertan eraikitzea aukeratzen den arte.

Aurkeztuko dute Mario Sangallik eta Iñigo Viarek, edizioaren arduradunak, liburuan parte hartu duten beste egileen partaidetzarekin: Felipe Aurtenetxe, Ana Azpiri, Ander Caballero eta Diego Rodríguez.

Antolatzailea: ETSA UPV/EHU



Egitaraua prestatzen ari gara