Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Ulm-eko HfG-aren eraikina: 3 begizta eta eszena bat

HfG Ulm-etik ikasten jardunaldiak

Ulm-eko HfG-aren eraikina: 3 begizta eta eszena bat hitzaldia

1_begizta: Bill-en bizitza edo Konkrete Kunst-a. Lehen irudia: Max Bill-ek goleta edo iduneko bat darama lepoan; idunekoa tolestutako mihisez egina dago, eta etenaldirik gabeko bi uneren hasiera eta bukaera sinbolizatzen ditu. Haren bizitzaren kiribiletan, haren izate errizomatikoak ez dio uzten norabide bakarrean garatzen, eta bata edo bestea aukeratu beharraren aurrean, biekin geratuko da.


2_begizta: artista gisara duen lekua edo Product Form-a. Bill eskailera batean ageri da, lan-jantzi zuri bat soinean daramala, Möebius zerrenda bat pistolaz pintatuz; Möebius zerrenda zutabe baten gainean esekirik dago, baina ez du hura ukitu ere egiten. Artistak figurarekin interaktuatzen du, eta, hain zuzen, harekiko duen kokapenak esplikatzen du artistak arteaz duen ikuskera: artea ideia bakar bat da (zutabea), hainbat eratara erreproduzitzen dena objektu modura (zerrenda). Artista bera da zutabearen estatikotasuna eta biratu behar etengabe horretan beti desberdina den zerrendaren dinamikotasuna lotzen dituena.

3_begizta: Ulm-en aukera edo Gute Form-a. Objektu baten formarik naturalenak, haren funtziotik abiatuta garaturiko horrek, hura zer kondizio teknikotan fabrikatu den besterik ez du adierazten, eta ederra izatera iristen bada, hori horrela da aurrez zituen baldintzapenak ebatzi direlako. Ulm-en, Bill-ek argi ikusi zuen zein zen gizakiaren eta espazioaren arteko erlazio berria. Espazio batasunduna dinamiko bihurtzen da kanpokoa barruan integratu nahi denean, eta halakoetan, zatien arteko proportzionaltasunak naturaren irregulartasunarekin kontrastatzen du.

Amaierako eszena: Hochschule für Gestaltung eskolaren eraikinean uztartzen dira Konkrete Kunst-a, Product Form-a eta Gure Form-a. Francisco Alonsok dioenez, horixe da “Bill-ek formulaturiko ideario triangeluarra, Alemaniako Arteen eta Lanbideen Eskolen tradizio luzean nagusi izandako printzipio eratzaile eta sustatzaileetan oinarritua”. Ideario eta lanbide horiek ardatz harturik, Margit Starber-en esanetan, “printzipio soiletan oinarrituriko eraikin bat eraiki zen, eta hartan, espazioaren aldetik irudika zitekeena soilik erabili zuen Bill-ek, irudimen ameslariz erabili ere. Intuizio horiek errealitatea aldarazten zuten, forma sistematikoa ematen ziotenez gero, hura arkitekturaren bidez landuz, Wright, Le Corbusier, Mies eta enparauen eraikinen alderdi pertsonal eta subjektiboak nolabait erauziz (sottrarre), horrek guztiak borondate arkitektoniko adierazgarri baten inpresioa eragin zezan”.

Data

13-11-2019

Ordutegia

18:30 - 20:30

Lekua

Partaideak



Egitaraua prestatzen ari gara