Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Liburu aurkezpena: 'Diego Matxinbarrena: mirador, techo pintado, brújulas'

Liburu hau Yoko Onoren Lagunen Gipuzkoako Elkartearen ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren Eremuak bekari esker egina, eta honako hauek izan gara partaide: Xabier Zirikiain, diseinuarekin;  Isabel Dublang, argazkiekin;  Gorka Calzada, testuekin, eta Emilio Varela, hitzaurrearekin.

AGdAdYO elkartean oso argi izan genuen, hasieratik, ez genuela argitaratu nahi ohiko artista liburu bat, datu biografiko gehiegirekin, ezta omenduaren obrari buruzko testu bihurririk ere. Horregatik, zerbait desberdina egitea erabaki genuen. Eta kutxa batera sartu genuen.

KUTXAREN EDUKIA:

1. Begiratokia:  Diego Matxinbarrenaren ibilbide artistikoaren une eta gai garrantzitsuenen errepasoa, amak semea apaiz atera zitzaiola argi ikusi zuenetik Koldo Mitxelenaren Ganbaran erakusketa egin zuen arte. 

2. Sabai margotuak:  Diego Matxinbarrenak azken hamabost urteetan egunez egun egindako lanaren lagin bat, artelanen eta testuen bilduma bat eta lanean ari dela artistari egindako argazki batzuk barne. 

3. Iparrorratza:  Diego Matxinbarrena artistak marrazturiko postal original bat.

Antolatzailea: Yoko Onoren Lagunen Gipuzkoako Elkartea



Egitaraua prestatzen ari gara